Hiru eguneko etapen ostean, domekan amaitu zuten Cruce de los Andes lasterketa, eta Oihana Kortazarrek besoak altxa zituen Andeetako lasterketako helmugan, podiumean Emma Roca eta Anna Frost atzean utzita. Aurten Elgetakoaren asmoetako bat dira Skyrunner World Series barruko Sky Race lasterketak, eta dagoeneko lortu du denboraldiko lehen garaipena.