Bost guraso elkartu ziren hilaren 6an egindako batzarrean. Neska-mutikoen arteko futbito partiduak antolatzeak dituen zailtasunak azaldu zituzten bertan, eta jakinarazi zuten gurasoen inplikazioa ezinbestekoa izango zela.
Nahiz eta lehen bilera horretara guraso gutxi agertu, izen-emate epea zabaltzea erabaki zen. Talde kopuruak aukera emanez gero bi maila egingo dira: lehenengo mailatik hirugarren mailarainoko haurrak, alde batetik; eta laugarren mailatik 14 urtera bitartekoak, bestetik. Izen-emate epea otsailaren 15era arte dago zabalik, eta talde bakoitzeko, gutxienez, hiru guraso arduradun eskatzen dira.
Otsailaren 19an, martitzena, egingo da hurrengo bilera, 19:00etan, eta orduan erabakiko da txapelketa antola daitekeen edo ez.