Neska-mutikoen futbito taldeek hilaren 15era arteko epea dute izena emateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko otsailaren 11

Udal liburutegian jasoko dituzte izenemateak; talde bakoitzak, gutxienez, hiru guraso arduradun aurkeztu beharko ditu.

Bost guraso elkartu ziren aurreko eguaztenean guraso elkarteak eta Udalak deituriko batzarrean. Adin txikikoendako txapelketa bat antolatzeak dituen zailtasunak azaldu ziren bertan, eta jakinarazi zen gurasoen inplikazioa ezinbestekoa izango zela.
Nahiz eta lehen bilera horretara guraso gutxi agertu, izenemate epea zabaltzea erabaki da.

Bi maila

Bi maila egitea da asmoa: lehenengo mailatik hirugarren mailarainoko haurrak, alde batetik, eta laugarren mailatik 14 urtera bitartekoak, bestetik. Izenemate epea otsailaren 15era arte dago zabalik, eta talde bakoitzeko, gutxienez, hiru guraso arduradun eskatzen dira.

Otsailaren 19an, martitzena, egingo da hurrengo bilera gurasoekin, 19:00etan. Orduan erabakiko da txapelketa antola daitekeen edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak