Puntual hasi ziren Herri eskolako neska-mutikoak urteroko ospakizunarekin. Udal pilotalekuan elkarturik eskolako ehun umek inguru dantzan egin zuten, eta irakasleek prestatuko jokoetan parte hartzen ikusi genituen. Hala nola, sokatiran, arrautza lasterketan, uztai-jokoan... Berogailuarekin epel egoten zen frontoian, baina kanpoan euria eta txingorra ziharduen.
Eskolako umeen emankizuna amaituta ondo sartu zen guraso elkarteak banatuko txokolate beroa. Bizkotxo guztiak amaitu ziren, eta txokolatea ere oso gutxi sobratu zen.
Haurrak gustura ibili ziren ludoteka eta gaztelekuko hezitzaileek gertatutako jokoetan: bikote dantza naranja kopetartetik jausi barik, bikote joko erraldoia... Ordubeteko saioa egin ostean Amaia Txintxurreta DJaren musikarekin gozatu zuten haurrek eta gurasoek Espaloian.
Gautxorien txanda
Luze jo du gauak Elgetan. Taberna gehienak mozorrotu egin dira aurten eta dantzarako aukera zabala egon da. Baina gaueko ordu txikietako kontuak... gautxorien artean gelditzen dira.