Giro txarra zegoen eta erabakia izan zen urteroko buelta ez egitea. Hala, 15:00ak aldera, eskolako neska-mutiko nagusiek eguneko zentrora egin zuten bertako aiton-amonei koplak abesteko. Eskolako gainerako umeak 15:30ean irten ziren herriko plazara, udaletxeko arkupean koplak abestera.
Nagusien txiki doinuekin lagunduta abestu zituzten koplak, eta amaitutakoan eskolara egin zuten bertan beste saio bat egiteko. Aurten motza izan da Santa Ageda bezpera Elgetan. Akaso, datorren urtean, gehiago gozatuko dugu haurren kantuekin.