Santa Ageda bezpera eguna dugu gaur, eta Herri eskolako neska-mutikoak kantura irtengo dira arratsaldean. 15:00etan abiatuko dira ikastetxetik. Eguraldi onarekin bost lekutan abestuko dute: Uruburu, San Roke, Salbador, Torrealdea eta herriko plaza. Eguraldi txarrarekin herriko plazan eta eskolan abestuko dute.