Espaloiko agertokia Bergarako pilotalekuan erabilitako espazioa baino txikiagoa izanda egokitzapen txiki batzuk egin behar izan dituzten dekoratuan eta musikariak, esaterako, goiko solairuan kokatu dira oraingo honetan. Dena dela, beharbada aretoa txikia izateak abantailak ekarri ditu, eragozpenak baino gehiago. Umeek gertu-gertuan ikusi eta sentitu ahal izan dituzten pertsonaiak eta hori nabari zen beraien aurpegietan. Bestetik, soinu kalitatea askoz hobea izan da.
DVDa salgai
Goienak eta Bergarako Musika Eskolak elkarlanean Bergarako frontoian egindako Peter Pan musikalaren DVDa kaleratu dute eta Elgetara gerturatu diren askok aprobetxatu dute DVDa erosteko aukera. Bestela honako tokietan eskuratu daiteke 12 euroren truke: Goienak Aretxabaletan eta Arrasaten dituen egoitzetan eta Bergarako Musika Eskolan.