Arrasate Musikalek antolatuta Debagoieneko pianisten emanaldian egin zen eguaztenean Arrasateko Amaia antzokian. Aurten lehen aldiz Elgetako musika eskolako bost ikasle emanaldi horretan izan dira: Lorea Gallastegi, Kattalin Otxoa, Egoitz Mañarikua, Maialen Alkorta eta Mikele Arkarazo. Elgetarrak gustura itzuli ziren Arrasatetik. Entrenamendu polita izan zen Andoaingo emanaldiaren atarian.