Aurten lehen aldiz Debagoiena mailan egiten den piano emanaldian izango dira gaur, eguaztena, Elgetako musika eskolako bost ikasle. Lorea Larrañaga irakasleak jakitera eman duenez pianistak dira Lorea Gallastegi, Kattalin Otxoa, Egoitz Mañarikua, Maialen Alkorta eta Mikele Arkarazo.
Emanaldia 18:30ean hasiko da Arrasateko Amaia antzokian.