Datuak Urteberri egunekoak dira. Urtarrilaren 1ean 1.141 lagunek osatzen zuten Elgetako errolda: 581 gizonezkok eta 560 emakumezkok. Atzerritarrak, erroldaren arabera, 76 ziren.
2012ko urtarrilaren 1eko datuekin alderatuta, 21 herritar gehiago gara. Iazko urte hasieran banaketa honakoa zen: gizonezkoak 572 eta emakumezkoak 548. Atzerritarrak, 77 ziren.
Bestalde, 2012an jaiotza asko izan dira herrian: 17 ume jaio dira, eta heriotzak bost izan ziren.