Elgetako Monologo Mostraren bigarren txanpan, Sara Escuderok eta Miguel Iribarrek hartu dute lekua aste buruan. Biek ordu beteko saioa egin zuten. Escuderok emakumeen ikuspegitik egindako monologoa eskaini zuen: "31 urte ditut, ez daukat bikoterik, ezta titirik ere eta gizartearendako drama bat da. Non daude, loreak oparitzen dituzten gizonezkoak?", zioen madrildarrak. Miguel Iribarrek aldiz, sarkasmoa erabili zuen egun bizi dugun krisi ekonomikoa azaltzeko. "Bankariak forratuta daude eta inmuneak dira". Ondoren neska-mutilen arteko harremanen ikuspegi dramatikoaz ere aritu zen Iribar agertokian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.