Hilaren 22an egindako kirol batzordean onartu zuten esleipenaren baldintzak jasotzen dituen dokumentua, eta Oxel Erostarbe alkatearen esanetan urtarrileko osokoan emango diote onarpen ofiziala agiriari. Hortik aurrera, interesatuek aurkezteko aukera izango dute.
Bost urterako
Bost urterako esleipena izango da —hiru urte eta bi gehiago luzatzeko aukera—, eta alokairua izango da 200 euro hilean. Hartzen duenak urte guztian eman beharko du zerbitzua abuztua kenduta, eta kirol zerbitzuak zaintzeko eta garbiketa behar den moduan egiteko ardura izango du.