Elgetako haurrak elurra behingoz noiz egingo zain daude aspalditik. Gaur goizean ikusi dute herria estali duen neguko lehen elur geruza, eta eskolarako bidea beste talante batekin egin dute.
Elur gutxi bota du, eta ez du aparteko arazorik eragin. Udaletxetik jakinarazi dutenez elurra kentzeko makinak lanean aritu dira goizeko lehen ordutik, eta lasaitasuna izan da nagusi errepideetan. Guztiak egon dira zabalik.
Hurrengo egunetarako euria iragarri dute. Beraz, gutxi iraundu du Elgetak zuri.