Martxan da herri mailako emakumezkoen futbito txapelketa ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 21a

Zapatuan jokatutako partiduan Gazteak taldeak 6-1 hartu zuten mendean Etxaon. TALDEEN ARGAZKIAK

Zapatuan, 16:30ean, jokatu zen emakumezkoen txapelketako lehenengo futbito partidua. Jende kopuru politak jarraitu zuen norgehiagoka harmailetatik. Kantxan, berriz, Gazteak eta Etxaon taldeko kideak; hamar lagun Gazteak taldean, eta zortzi Etxaon taldean.

Norgehiagoka 6-1 emaitzarekin amaitu zen. Gazteak taldean Nagore Ojangurenek eta Leire Urgoitiak bina gol egin zituzten, eta bana Janire Lazkanok eta Nagore Morales. Etxaon taldeak gol bakarra egin zuen, eta Eli Romerok egin zuen.
Beste bi taldek hartuko dute parte herri mailako emakumezkoen futbito txapelketan: Bajaon eta Bandoleira taldeek, hain zuzen ere. Bajaon taldea hilaren 26an estreinatuko da, eta Bandoleira taldea otsailaren 2an.

Gizonezkoen txapelketa

Aste bukaera honetan gizonezkoen txapelketako hiru norgehiagoka jokatu dira. Astuan Billa taldeak 6-4 irabazi dio Jaitxo taldeari; Tzibaz United taldeak 12-6 irabazi dio Nahaste Borraste taldeari; eta Kokotxa taldea 10-5 gailendu zaio Txapelari.
Aste honetan golegileak izan dira Josu Mañarikua eta Iraitz Bolinaga lau golekin, eta Javi Gamarra eta Aitor Gorostiza hiruna gol eginda.

Sailkapenak

Une honetan Astuan Villa taldea da nagusi gizonezkoen txapelketan. La Kokotxa da bigarren, eta Txapela hirugarren. Golegileen sailkapenean, berriz, Iraitz Bolinaga da lehena 11 gol eginda. Bigarrena, Haritz Gallastegi da (9 gol), eta hirugarrena Eñaut Arantzeta (7 gol).

Emakumezkoen sailkapenean Gaztiak taldea da nagusi. Golegileen zerrendan, bina gol eginda, sailkapeneko buru dira Leire Urgoitia eta Nagore Ojanguren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak