Sendabelarrei buruzko ikastaroa, otsailetik martxora

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 22a

Kontu baten jabe diren Kutxabankeko 16 urtetik gorako bezeroei dago zabalik ikastaroa.

Sendabelarrak: erabilerak eta sendabide tradizionalak" izeneko ikastaroa antolatu du UNED-Bergara/ Kutxa Ikasgelek. Ikastaroak 10 ordukoa izango da –2 orduko 5 saio—, eguenetan 17:00etatik 19:00etara, Kultura Etxean. Irakaslea Gabriel Vázquez Molina izango da.

KUTXA IKASGELAK programa Kutxaren Gizarte Lanaren barruan kokatzen da, eta Kutxabankeko bezero guztiei dago zabalik (kontu baten jabe direnak), 16 urte baino gehiago izanez gero. Izena emateko epea zabalik dago eta on-line eman behar da Kutxasocial.net-en, ala telefonoz 902 540 040 zenbakira deitura.

Matrikularen prezioa 70 eurokoa. Saioak otsailaren 21 eta 28an eta martxoaren 7, 14 eta 21ean izango dira, gazteleraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak