San Sebastian kofradiako kideek kontuak eguneratu dituzte

Mirari Altube Arrese 2013ko urtarrilaren 20a

Errege katolikoen garaitik datorren ohiturari eutsita meza, batzarra eta bazkaria izan dituzte gaur, hilak 20, San Sebastian kofradiako Elgetako eta Uberako kideek.

Ia guztiak elkartu dira, 24 noble, eta hildakoen omenez esandako meza bukatutakoan egin dute batzarra sakristian; azken kontuen berri eman eta altak eta bajak eguneratu dituzte. Hain zuzen, bi baja izango direla jakinarazi du kofradiako idazkari den Juan Ramon Irazabalek, eta ez dela horien ordez inor sartuko: "Sasoi batean 60 bat ziren Uberakoak eta beste horrenbeste Elgetakoak, baina poliki-poliki gutxitzen goaz; batzuek ez dutelako atzetik inor eta beste batzuek ez dutelako erreleborik hartu gura".

Bizkor bukatu dute ekitaldia eta txikiteoa egin eta gero kiroldegira jo dute bazkaltzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak