San Sebastian egunarekin egingo dute aurten ere urteroko ekitaldia kofradiako kideek. Antolatzaileen aurreikuspenak betetzen badira 24 noble elkartuko dira, eguerdi partean, Elgetako parrokian. Meza entzutera elkartuko dira, 12:00etan, eta amaitutakoan sakristian egingo dute urteroko batzarra. Kontuak kitatu, eta kofradiako altak eta bajak eguneratzeko batzarra izan ohi da. Bazkaria ere egingo dute. Aurten, kiroldegian izango da.
Danborradak kale
Aurten, Herri Eskolako haur hezkuntzako neska-mutikoen danbor hotsak faltan sumatuko dituzte kofradeek. San Sebastian eguna domeka izanik eskolak ez du ikasturte honetan ekintza horretan parte hartuko.