Txapela, Astuan Villa, eta La Kokotxa futbito txapelketako lehen jardunaldiko irabazleak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 14a

Golegileen sailkapenean Haritz Gallastegi da lehena (8 gol), eta Iraitz Bolinaga da bigarrena (7 gol).

Akaso lehenengo jardunaldia zelako, baina domeka goizean jokatutako futbito txapelketako partiduek jendetxua elkartu zuten frontoian. Emaitzei dagokienean, Astuan Villa taldeak 25-02 irabazi zion Tzibaz Unitek taldeari, Txapelak 28-02 irabazi zion Intxorta's Crew taldeari, eta La Kokotxak 12-04 irabazi zion Naste Borraste taldeari.

Sailkapenak

Egindako eta jasotako gol kopurua kontuan hartuta lehen hiru norgehiagokak jokatu ostean Txapela da sailkapeneko lehen taldea. Jarraian ditu Astuan Villa eta La Kokotxa.

Golegileen sailkapenean, berriz, Txapela taldeko Haritz Gallastegi da lehenengoa zortzi gol egin ostean. Bigarrena, zazpi golekin, La Kokotxa taldeko Iraitz Bolinaga da. Sei golekin berdinduda daude sailkapenean Astuan Villa taldeko Iñaki Olaortua, eta Txapelako Eñaut Arantzeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak