Jendetsua, aurten ere, gudarien omenezko Intxortako igoera

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 13a

Ekitaldia eta argazkia egin dituzte eguerdi partean Intxorta tontorrean.

11:00etan zuten hitzordua Intxorta tontorrean, eta euri arriskuari zein hotzari aurre eginez talde polita elkartu da Intxortako txabola ondoan. Antolatzaileek 150 bat lagun kontatu dituzte. Jendeak gustura hartu ditu han banatutako sagardoa, eta batez ere salda beroa.

Gudarien omenez urtero egiten den ekitaldia da honakoa. Hamaiketakoa egin ostean ekitaldia egin dute mendi tontorrean bertsolarien dozena erdi bertsorekin lagunduta. Argazkia ere atera dute. Jarraian, Elgetako kaleetan jarraitu du festa giroak; tabernaz taberna giro onean txikiteoa egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak