Interesa piztu du Miren Osorok proposatutako oinarrizko informatika ikastaroak

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 10a

Aurreikuspen guztiak gainditu dira; 23 lagunek eman dute izena.

Atzo, eguaztena, egin zuen Miren Osoro elgetarrak oinarrizko informatika ikastaroko lehen saioa. Hasierako asmoa zen ikastaroa kultura etxeko hirugarren solairuan dagoen Kzgunean egitea, baina txiki gelditu da. 23 lagunek eman dute izena ikastaroa egiteko.

Kultura etxeko bigarren solairura pasa dute ikastaroa —musika gelaren pareko gelara—, eta ordenadore kopurua ere txiki gelditu dela ikusirik ikasleei eskatu zaie ahal zuten neurrian ordenagailu portatil bat lortzeko. Atzokoan hamar lagunek jarraitu zituzten Miren Osororen ikasgaiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak