Hamaika taldek eman dute azkenean izena Elgetako futbito txapelketa azkarrerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urt. 7a, 18:00

Domekan, hilak 13, jokatuko dira lehenengo hiru partiduak.

Txapelketa urtarrileko bi aste bukaeratan jokatzea zen lehenengo ideia, baina azkenean ez da hain azkarra izango. Gizonezkoetan zazpi taldek eman dute izena: La Kokotza, Jaitxo, Txapela, Intxorta's Crew, Astuan Villa, Naste-Borraste, eta Tzibaz United.

Emakumezkoak ere animatu dira futbito txapelketan parte hartzera eta, momentuz, hiru talde osatu dituzte: Etxaon, Bajaon eta Bandoleira. Laugarren talde bat osatzeko ahaleginean ari dira.


Aste bukaera oro izango dira ligaxkako partiduak frontoian. 25 minutuko bi zati izango dira tartean bost minutuko atsedenarekin. Gauzak ondo bidean finalerdiak martxoaren 10ean jokatuko dira, eta finala amaierako afariarekin martxoaren 16an.

Partiduak domekan

Domekan, hilaren 13an, emango diote hasiera txapelketari, 10:00etan. Gizonezkoen txapelketako hiru norgehiagoka jokatuko dira. Hauxe kartelera: 

10:00etan, Astuan Villa-Tzibaz United (epailea: Txapela).

11:00etan, Txapela-Intxorta`s Crew (epailea: La Kokotxa).

12:00etan, Naste Borraste-La Kokotxa (epailea: Intxorta`s Crew).

 

 

 


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak