61 langabeturekin amaitu dugu 2012a Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 7a

Langabezia tasa %11,25 da; urteko bataz bestekoa, berriz, %10,59.

Abendu amaieran 61 elgetar zeuden Lanbiden izena emanda. 46 langabeturekin hasi genuen 2012a eta 61ekin amaitu dugu. Langabezia tasari dagokionean %8,49tik %11,25ra igo da.

Langabezia 2012an

2012an gora egin du langabeziak Elgetan ere. 46 langabetu eta %8,49ko langabezia tasarekin eman genion hasiera urteari. Urteko daturik onena izan zen, hortik aurrera txarrera egin zuen-eta egoerak. Goranzko joera egin du langabeziak 2012an. Datu txarrena abuztuan izan genuen; 69 langabetu eta %12,73ko langabezia tasa. Goia jo ostean, lauso baino beheranzko joera hartu zuen langabeziak. Bataz beste 2012ak %10,59ko langabezia tasa utzi digu.

Langabezia azken bost urteotan

Ahaztuta ditugu 2008ko datuak. Duela bost urteko bataz besteko langabezia tasa, Elgeta, %3,84 zen. 2009a urte txarra izan zen, tasa %8,38ra igo zen, baina 2010ean behera egin zuen; %6,94. Hortik aurrera goranzko joera etengabea izan da. 2011an bataz besteko langabezia tasa %8,51 izan zen, eta 2012a %10,59arekin itxi dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak