Elgetan, umeen gozamenerako jolastoki bihurtuko du udal pilotalekua gaur eta bihar. Goizean hasi dira parkea muntatzen, eta 17:00etan zabalduko dute.
Haur parkeak frontoi guztia hartuko du eta bertan txalupak, koltxonetak, mahai-tenisa, futbolinak, ajedrez erraldoia... egongo dira.
Prezioa —eguneko sarrera— hiru euro da. Ludotekako eta gaztelekuko erabiltzaileendako doan izango da sarrera.