Gizonezkoen zein emakumezkoen futbito txapelketa jokatuko da

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 3a

Barikuan, urtarrilak 4, egutegia finkatzeko batzarra egingo dute.

Barikuan, urtarrilak 4, futbito txapelketa azkarra antolatzeko bigarren bilera egingo dute udaletxean, 19:00etan.
Antolatzaileek jakinarazi dute dagoeneko hainbat taldek eman dutela izena, eta gizonezkoen zein emakukmezkoen txapelketa jokatuko dela.

Azken izenemateak

Antolatzaileek jakinarazi dute oraindik talderen batek izena ematea gura badu aukera izango duela bilera horretan.
Barikuko batzarraren helburua da txapelketan parte hartuko dutenen artean adostea arautegia, egutegia eta abar. Txapelketa urtarrilean eta otsailean jokatuko da, eta norgehiagokak frontoian izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak