Ordenagailua erabiltzeko lehen urratsak azalduko ditu informatika ikastaroan Miren Osoro elgetarrak, eta Kzguneko gelan egingo du eguaztenetan eta barikutan, 17:30etik 19:30ra. Interesatuek udaletxean edo liburutegian eman behar dute izena asteon. Ikastaroa doan da.