Hezkuntza sailak 316.994 euro bideratuko ditu eskola aurreko lanek aurrera egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 2a

Oxel Erostarbe: "Kopuruari begiratuta sekula ez dugu horren diru laguntza handirik lortu".

Abenduaren 28ko boletinean argitaratu da Elgetako udalak 316.994 euroko dirulaguntza jasoko duela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik. Diru kopuru hori eskola aurreko eremuan martxan diren lanei jarraipena emateko izango da. Udaletik adierazi dutenez ekimenak bi dira:

- Eskolako jolastokiko irisgarritasuna hobetzeko 109.048 euro.
- Frontoi zaharra jolastoki estali moduan egokitzeko 207.946 euro.

Eskerrak aurreko Hezkuntza sailari

"Kopuruari begiratuta sekula ez dugu horren diru laguntza handirik lortu, eta pozik gaude Hezkuntza sailarekin azken bi urteotan egindako gestioek emaitza ona eman dutelako", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Aurreko gobernuko Hezkuntza saileko arduradunei eskerrak eman gura dizkiegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak