Zenitagoia-Elortza eta Elkoro-Irazabal bikoteek jantzi dute txapela

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko urtarrilaren 2a

17 bikote aritu dira aurten Elgetako pilota txapelketan; antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.

Urtero moduan abenduaren 31an jokatu dira, aurten ere, herri mailako pilota txapelketako finalak. Haurren finalak jokatu ziren lehenengo, eta 11:30ean hasita, helduen txapelketakoak.

40 urtetik beherakoen finalak ordu eta erdiko iraupena izan zuen, eta Odei Zenitagoia eta Antoni Elortza izan ziren garaileak. 18 tantoan utzi zituzten Ibon Untzetabarrenetxea eta Mikel Beretxinaga.

40 urtetik gorakoen finalean, berriz, Enrike Elkoro eta Igor Irazabal nagusitu ziren. Atzetik joan ziren 10. tantoan berdintzea lortu zuten arte. Beste bost tanto egin zituen bikote arerioak, Angel Ibarluzeak eta Alberto Telleriak 22-15 amaitu zen-eta finala.

Balorazio positiboa

Gustura dira txapelketako antolatzaileak. "17 bikote izan dira aurten txapelketan, eta nire ustez kopuru polita da Elgeta moduko herri batean", esan du Fernando Zenitagoiak. Orain, futbitoak hartuko du erreleboa frontoian. Txapelketa bizkorra antolatu gura du Udalak. Hurrengo bilera urtarrilaren 4an da, 19:00etan, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak