Maila ezberdinetako musikariak egin zuten atzo Gabonetako emanaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abe. 29a, 14:42

Adin guztietako 27 musikarik eta abesbatzako zortzi kidek hartu zuten parte emanaldian.

Elgetako musika irakasle Lorea Larrañagak lan handia egin du aurten ere herriko musikarien Gabonetako emanaldia antolatzen. Atzo, abenduak 28, ordu eta erdiko saioa egin zuten herriko musikariek; adin guztietako 27 musikari eta abesbatzako zortzi kide. Gitarra, pianoa, biolina, eta akordeoia entzun ziren atzoko emanaldian.

Ikasle gazteek hiru hilabeteotan ikasitako piezak jo zituzten, eta amaieran Elgetako abesbatzak Haurtxo polita abestu zuen. Ondoren, musikari guztiek batera, abesbatzako zuzendaria den Jose Antonio Retolazaren Muxu bat kantua abestu zuten, eta amaitzeko Hator, Hator herrikoia.

Espaloia bete egin zen herriko musikarien saioa ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak