Giro goxoa izan dute eguerdian tabernaz taberna kantuan ibiltzeko Elgeta kantuan ekimenean parte hartu duten lagunek. Jose Gardoki eta Beñat Leanizbarrutia musikarien laguntzarekin kantu errepertorio zabala egin dute, tartean Gabon kantu ugari.
Olentzero iluntzean
Izan ere gertu dugu Olentzeroren etorrera. Gaur iluntzean, 18:00etan, jaitsiko da Intxortatik Elgetako neska-mutikoen gutunak jasotzera. Aurretik, 17:00etan, Guraso elkarteak txokolatea banatuko du herriko plazan. Gaztelekuko gazteek, berriz, egindako eskulanekin azoka egingo dute.