Aurreko asteotan etxeko jostailuren bat ludotekara edo liburutegira eraman dituzten neska-mutikoak txartelekin hurbildu dira gaur goizean herriko plazara. Bertan eta bi mahaitan banatuta 30 bat jostailu aurkitu dituzte. Txartelen truke jostailu bana etxera eramateko aukera izan dute.
Lehenengo jostailu truke azoka izan da eta asmoa da hurrengo urteetan ekimenak jarraipena izatea. Zentzu horretan asko izan dira truke azokak nola funtzionatzen duen galdetzera hurbildu direnak. Akaso, datorren urtean, herritar gehiago animatuko dira bertan parte hartzera.