Urtea amaitu aurretik abiarazi dituzte atzera ere Domingo Iturbeko lanak. Goitu enpresako beharginak lanean dira eta kamioien joan-etorriak etengabeak dira. Hondeatze-makina bat lanen aurreko fasean egindako kantxa apurtzen ari da, eta horrek zer esana eman du herritarren artean. Oxel Erostarbe alkateak honako azalpena eman du: "Hormak ez ziren seguruak".
Bigarren makina bat, lan eremuan sobran dagoen materiala kentzen ari da lanekin aurrera egiteko.