Elgetako Udalak herriko txabolen errolda berritzea erabaki du, eta dauden txabolen ezaugarriak ezagutu gura ditu. Hala, jabeek abenduaren 31ra arteko epea dute udaletxean txostena aurkezteko.
Honela dio Oxel Erostarbe alkateak zabaldutako bandoak: "Baimena eskatuta eta baimenik barik eraikitako txabolen inguruko errolda osatu du Udalak. Ikusita errolda horretan dauden txabola gehienen ezaugarriak ez datozela bat bere egunean eskatutako baimenekin txabolen jabeek abenduaren 31ra arteko epea dute euren txabolen ezaugarriak jasotzen duen txostena udaletxera ekartzeko".
Bandoan jakinarazten da, bestetik, arauetatik kanpo dauden txabolen inguruko kexarik daukanak ere aukera duela udaletxean horren berri emateko.