Punk-rocka, psikobilya, rock gogorra eta street punka zapatuan Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 14a

BC Bombs, Rat-zinger, Frydays Crews eta Screamers and Sinners taldeek kontzertua egingo dute.

Rock musika gustuko dutenek kontzertu polita dute zapatuan Espaloia kafe antzokian. 22:30etik aurrera taula gainean izango dira BC Bombs, Rat-Zinger, Screamers and Sinners eta Frydays Crews taldeak.

BC Bombs eta Rat-Zinger Bilbotik datoz, eta hurrenez hurren, punk-rocka eta rock gogorra egiten dute. Zuzeneko bortitza dute.

Fridays Crew talde azpeitiarra da, eta street punk estiloa jorratzen du.

Screamers and Sinners taldea, berriz, Aretxabaletatik dator. Talde berria da nahiz eta kideak beste hainbat taldetan ibilitakoak izan. Psikobily talde berria da.

Kontzertuaren sarrera sei euro da, bazkideendako lau euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak