Gabonetako pilota txapelketak: beteranoek ligaxka amaituko dute, eta haurrek hasi egingo dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 13a

Barikuan 17:30ean hasiko dira umeen partiduak; 19:00etan helduenak.

Beteranoen Gabonetako pilota txapelketa azken txanpan da, izan ere, aste bukaeran jokatuko dira ligaxkako azken partiduak —ikus agenda—. Guztira bederatzi izango dira; bost barikuan eta lau domeka goizean. Partidu horiek amaitu ostean egingo dute ligaxka osteko behin-betiko sailkapena. Hor konfirmatuko dira finalaurrekoetarako txartela lortu duten zortzi bikoteak zeintzuk diren.

Antolatzaileek, bestalde, jakinarazten dute hilaren 21eko afarian parte hartu nahi dutenek abenduaren 16a dutela izena emateko azken eguna.

Haurren txapelketa

Umeek, berriz, barikuan emango diote hasiera Gabonetako pilota txapelketari. Binaka zein banaka eta eskuz zein palaz nor baino nor arituko dira txapelketan umeak ere. Lehenengo saioa gaur, barikua, 17:30ean hasita egingo dute. Hemen partiduen zerrenda:

. Asier Zeziaga - Koldo Zubia (eskuz)
. Iker Arrieta - Egoitz Mañarikua (eskuz)
. Hodei Valdivia - Malen Campos (palaz)
. Jokin Zeziaga - Xabier Askasibar (eskuz)
. Julen Garmendia - Asier Alkorta (eskuz)
. Nerea Canelo - Noa Andueza (palaz)
. Ander Errasti – Pablo Manso (palaz)
. Anje Loiti - Koldo Zubia (eskuz)
. Sara Ugarteburu - Aitziber Monterroso (palaz)
. Hodei Valdivia - Aitzol Oiartzabal (palaz)
. Maialen Alkorta - Ainhoa Zeziaga
 (palaz)
. Asier Zeziaga - Iker Arrieta (eskuz)
. Iker Arrieta - Mikel Migura (eskuz)
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak