Gabonetako bingoa egin dute erretiratuek

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 10a

30 bat lagun elkartu dira Ozkarbi elkartean arratsalde pasa egiteko. ARGAZKIAK

Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta Gabonetako bingoa egin dute arratsaldean Ozkarbi elkartean. 30 bat andre-gizon elkartu dira, eta guztiak egon dira adi-adi Manu Sarasuak kantatutako zenbakiei. Kartoiek denetarik eman dute; batzuk zorte handia izan dute, beste batzuk ez hainbeste.

Kultura Astea

Ekitaldi ugari antolatu ditu Xalbadorpe elkarteak egunotarako. Eguaztenean, hilak 12, Bergarako Alai abesbatzak emanaldia egingo du Espaloia kafe antzokian 18:00etan hasita. Sarrera doan izango da. Eta barikuan, hilak 14, Gabonetako luntxa egingo dute erretiratuek Ozkarbi elkartean. Bazkide guztiak daude bertara gonbidatuta. Luntxa 18:00etan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak