Intxortako ibilbide tematikoa Durangoko azokan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 7a

Intxorta 1937 kultur elkartearen erakusmahaian banatzen dute Elgetako ibilbide tematikoaren gaineko informazioa.

Intxorta 1937 kultur elkarteak erakusmahai propioa du aurten ere Durangoko azokan, eta domekara bitartean elkarteak ekoiztutako hainbat lan erakutsi eta salduko dituzte bertan. Horrekin batera, Elgetan dagoen Intxortako ibilbide tematikoaren gaineko informazioa ere banatuko dute: besteak beste, esku-orriak eta bisita gidatuen gaineko informazioa.

Materiala berria

Intxorta 1937 kultur elkartean, bere aldetik, materiala berria eraman du azokara. Tartean da gaur, barikua, azokako Irudienea gunean aurkeztu duten Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa ikus-entzunezkoa. Domekan, berriz, Historia crítica de la guerra en Euskadi 1936-1937 liburua aurkeztuko dute azokako areto nagusian Juan Ramon Garaik eta Jon Etxezarragak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak