Torrealdean dozena bat garajeko sarrailak indarrez zabaldu dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 5a

Salbador kalean, berriz, auto bat zabaldu dute indarrez; Ertzaintza ikertzen ari da.

Gaur goizean jaso dute lehenengo abisua Ertzaintzan, eta gertakariak ikertzen ari direla jakinarazi dute prentsa bulegotik. Momentuz, dena den, ez dago atxiloturik.

Dozena bat garaje

Torrealdeako garajeetan —3., 4. eta 5. atarietan— dozena bat garajeko sarrailak zabaldu dituzte indarrez. Momentuz ez du inork salaketarik ipini, eta ezin da jakin lapurretarik egon den ala ez.

Gertakari honekin batera Salbador kaletik beste abisu bat jaso du Ertzaintzak: auto bat zabaldu dute indarrez. Ertzaintza bi gertakarien artean loturarik dagoen ikertzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak