Azaroak 62 langabetu utzi ditu Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 4a

Datuak urriko berdinak dira; langabezia tasa %11,44 da.

Azaroko azken egunean Elgetako 62 lagun zeuden langabezia bulegoan izena emanda. Datua urriko berdina da, eta langabezia tasak %11,44 izaten jarraitzen du.

Amaitzear den 2012. urteko langabezia daturik txarrena abuztuak eman zuen; 69 langabetu eta %12,73ko langabezia tasa. Ordutik hona, beherunzko joeran izan du langabeziak Elgetan baina urrun dago urtarrileko datua: 46 langabetu eta %8,49ko langabezia tasa.

Debagoienari dagokionean langabezia tasa %12,42 da, eta langabetuak 3.701. Urtarrilean baino 414 langabetu gehiago ditugu bailaran. Langabezia tasa handiena Arrasatek du (%14,64), eta txikiena Leintz-Gatzagak (%6,67)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak