39 lagunek eman zuten atzo odola Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 4a

Erantzun polita dela esan du Mariasun Agirrek; mantendu egiten da odol-emaile kopurua.

Atzo, astelehena, 18:00etan hasi ziren odol-ateratzeak Elgetan, eta 39 herritarrek eman zuten odola. Tentsioa neurtu, sendagilearen kontsultatik pasa, eta 450 zentilitro odol eman zuten guztiek. Urtean bitan etortzen da sendagile eta erizain taldea Elgetara, eta atzokoa urteko bigarren bisita zen. Udaberrian egingo dute hurrengoa.

Gizonezkoek lau aldiz eman dezakete odola urtean, eta emakumezkoek hiru. Nahi izanez gero Elgetarrek beste edozein herritan eman dezakete odola beti ere odol-ateratzeen artean bi hilabeteko epea ematen bada. Hemen kontsulta daiteke Gipuzkoako odol-ateratzeen egutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak