Elgetako Herri Eskolan ere ospatu dute Euskararen Eguna

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko abenduaren 3a

Ikastetxeko ehun bat neska-mutikoek Euskararen zuhaitza osatu dute eguerdian.

Euskararen Eguna ez da Elgetako Herri Eskolan oharkabean pasa. Goizeko lehen txirrina jo aurretik, eta gaurkoa egun seinalatua dela adierazteko, musika izan da nagusi eskolako sarreran. Eguerdian, berriz, beheko solairuan elkartu dira ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiak.

Elkarrekin Euskararen zuhaitza osatu due. Ekitaldiari hasiera emateko 5. eta 6. mailakoek hiru bat bertso bota dituzte, eta jarraian, gelaz gela, zutabe batean marraztutako zuhaitzari hostoak ipintzen joan dira. Hosto bakoitzarekin lelo bat aldarrikatu dute. Hemen lelo horiek: Guk euskaraz; Euskarari bai; Zuk eta nik euskaraz orain eta beti; Euskara maitatzen dugu; Elgetan euskaraz; Euskal Herrian euskaraz eginez mundua menperatuko dugu; Guk Elgetan euskaraz egiten dugu; eta 365 egunean euskararen alde.

Arratsaldean ere egon da ekitaldirik. Udal liburutegitik, euskarazko liburu sorta aterako du kalera herritarrek, bereziki haurrek ikusteko. Ludoteka, berriz, haur guztiendako zabaldu dute, eta euskarazko film bat emango dute.

Atzo, 120 herritar

Udaletxetik, bestalde, atzoko irudi erraldoia egiten lagundu zuten herritarrei eskerrak eman dizkiete. Jakinarazi dutenez 120 lagun inguruk hartu zuten parte 'Euskaraz!' irudi erraldoia osatzeko ekitaldian "Eskertu gura ditugu murala egiten lagundu ziguten herritarrak, eta herriko elkarteak". Eskaera ere luzatu dute ordea: "Elgetarrak animatu gura ditugu euskararen egunean moduan urteko egun guztietan ere euskara erabiltzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak