Hotz egin arren herritarrak ez dira kikildu eta koloretako orriak eskuetan hartuta Euskaraz! irudia osatu dute plazan. Goiz hotzari aurre egiteko salda beroa eta txorizo muturtxoa eskaini dute guraso elkarteko kideek ondoren.

Arratsaldea, ostera, Amaia Txintxurreta DJak girotu die neska-mutikoei.