Gogoz hartu dute ikasturteko lehenengo saskibaloi saio irekia Elgetako gazteek. Atzo, barikua, gimnasioan egindako saioan 20 bat neska-mutikok hartu zuten parte; txikiena lehenengo mailakoa, eta nagusienak 6. mailakoak. Azken horiei bereziki zuzendutako saioak dira, izan ere, datorren ikasturtetik aurrera Bergarako taldean sartzeko aukera izango dute. Saiook gazteen artean saskibaloiaren praktika sustatzea dute helburu.
Jokoen bitartez BKE-ko Alex Gardokik baloia kontrolatzeko, oreka mantentzeko eta talde lanean aritzeko ariketak ipini zituen praktikan. Gazteak gustura iblii ziren, eta gehienei motz egin zitzaien ordubeteko saioa. Aurrerantzean, Aitor Gorostiza elgetarrak gidatuko ditu saiook, hilean behin. Hurrengoa urtarrilean egingo dute.