Udalbatzak martitzenean egindako osoko bilkuran aurrera egin zuen herriko txabolen errolda eguneratzeko proposamenak.
Udalak gaur egun mahai gainean duen erroldak 40 bat txabola jasotzen, baina azken urteotan gehiago egin dira. Batzuk dagozkien baimen eta lizentziak eskatuta eraiki dituzte, baina ez guztiak udal arduradunen esanetan. "Lizentzia barik daudenak legeztatzeko aukera emango dugu", esan du alkateak. Hala, txabola jabeek egunotan jasoko dute jakinarazpena. Txabolaren kokapenaren, neurrien eta erabileraren inguruko informazioa eskatuko zaie.