Kepa de Vegak irabazi du aurtengo ElgetaKlik lehiaketa. Antzuategi erdikoa baserriko askari ateratako argazkia izan da irabazlea. Elgetako edozein tabernatan bi laguntzendako afaria edo bazkaria irabazi du De Vegak.
Bost parte-hartzaile izan ditu aurten ElgetaKlik lehiaketak. Argazkilariak 11:00etan abiatu ziren antolatzaileek emandako gai zerrenda jasota, eta 12:30erako entregatu zituzten argazkiak udaletxean. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete domekako rallyan parte hartu duten guztiei. Aurkeztutako argazki guztiak aste honetan bertan egongo dira ikusteko moduan www.elgeta.org webgunean.