Kantaldi handia egin zuten atzo Espaloian 'Sortuko dira besteak' emanaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 26a

Sortuko dira besteak luxu bat da; sei euskal ahots zoragarri goi mailako musikariekin lagunduta.

Dena da lehen mailakoa Sortuko dira besteak emanaldian; parte hartzen duten kantariak —Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Petti, Arantxa Irazusta, eta Pier Paul Berzaitz—, eszenatokian lagun dituzten musikariak, aukeratutako kantu errepertorioa, eta eszenaratzea.

Xabier Leteren omenez egindako muntaia da, baina aurreko kantari askori egiten dio gorazarre Sortuko dira besteak emanaldiak. Lete, Laboa, Imanol eta beste hainbaten bertsioak egin zituzten. Cohen edo Rolling Stones-en bertsioak ere ez ziren falta izan.

Zirraragarria izan zen atzoko emanaldia Espaloian, une bat baino gehiago izan zen zirraragarria. Antzokia bete egin zen, eta ikuskizunak iraun zituen bi ordu pasatxoak ustekabean pasa ziren.

Elgetaren ostean Donostian, Bilbon eta Gasteizen izango da emanaldia. Guztiz gomendagarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak