Zapatu arratsaldean aktore lanetan ikusi genituen Elgetako Gaztelekuko neska-mutikoak. Urtean zehar irteerak eta beste hainbat ekintza egin ahal izateko dirua batzeko antzerkia antolatu zuten. 18:30etan hasi zuten emanaldia eta guraso dezente gerturatu ziren gimnasiora seme-alabak ikustera. 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoak igo ziren taula gainera, eta hiru antzerki eskaini zituzten.