Parte-hartzaile gutxi izan ditu aurten ElgetaKlik argazki lehiaketak. Atzo, domeka, 11:00etan banatu zituen gaiak Udalak, eta bost lehiakideek 14:30ak arteko epea izan zuten sei argazki aurkezteko. Elgetako iturriak, tabernetako giroa, San Roke oste, udazkena, plaza eta gai librea izan ziren banatutako gaiak.
Udalak jaso ditu argazki bilduma guztiak, eta adierazi dute epaia egun gutxi barru emango dutela jakitera.
Azken pintxo-domeka
Eta atzoko eguna izan zen azkena herriko tabernariek Elgetako V. Pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxo onenak dastatzeko. Euro baten truke askoratiko pintxoak dastatzeko aukera izan da, eta laster ezagutuko dugu Publikoaren saria. Izan ere, Pintxo lehiaketako aurtengo nobedadea hori izan da; publikoak boto bidez ondoen baloratutako pintxoak ere saria jasoko duela.
Antolatzaileek positiboki baloratu dute Pintxo lehiaketaren bueltan antolatutako ekintzek emandakoa. "Jendea ibili da herriko tabernetan, eta hori zen helburuetako bat", adierazi du turismo zinegotzi Patxi Basaurik. Dena den, lehiaketa egunean gainera bietan baino jende gehiago ibili dela adierazi du.