Euskal Musikagintzako ahots berezienetako sei elkartu dira inoiz ikusi gabeko ikuskizuna eskaintzeko. Hainbat euskal kantariren obra hautatuak berreskuratuko dira, hala nola, Laboa, Lete, Imanol eta Lertxundirenak. Horrez gain, Lauaxeta, Xalbador, Sarrionandia, Gabriel Aresti eta Gandiagaren testuak eta poesiak bilduko dira, musikak lagunduta.
Gainera, Brel, Cohen, Mianes, Llach edota Rolling Stones taldeen bertsioak ere egongo dira entzungai.
Sarrerak salgai daude, Espaloian bertan eta baita inguruko herrietan ere:
- Arrasate: Itzala taberna
- Bergara: Bar Deportivo, Bule taberna
- Eibar: Karrika taberna eta Kultu taberna
- Elorrio: Parra taberna
- Durango: Plateruena kafe antzokia
- Sarrera salmenta duten Kutxako bulegoetan
Informazio osatua: http://www.espaloia.com/2012/11/23/euskal-musikagintzako-sei-ahots-espaloian-domeka-honetan/