Bi kontzertu, herri afaria, pintxo-domeka eta Elgetaklik argazki rallya asteburuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 23a

Argazki rallyan parte hartu gura dutenek 11:00etan dute hitzordua domekan.

Beteta dator aste bukaerako agenda. Gaztetxeak herri afaria eta kontzertua antolatu ditu gaur, barikua, iluntzerako. Trikipoteoarekin hasiko da festa 19:30ak aldera, eta Lukas Prest eta Turboshit taldeen emanaldiarekin —sarrera hiru euro— amaitu goizeko ordu txikietan. Tartean, afaria ere egingo dute gaztetxean.

Zapatuan, berriz, antzerkirako gonbitea egin dute gaztelekuko neska-mutikoek. 'Agirre familia' delako antzezlana prestatu dute eta Bolatokiko gimnasioan eskainiko dute 18:30ean hasita.

Elgetaklik, domekan

Rally argazkiarekin esnatuko da domeka. Interesatuek 11:00etan dute hitzordua Herriko plazan. Eguerdiko txikiteoan, berriz, Pintxo lehiaketako pintxoak euro baten truke dastatzeko aukera izango dute herritarrek, azken aldiz. Pintxo onenaren aldeko botoa emateko azken aukera ere izango da.
Aste bukaerari amaiera emateko Sortuko dira besteak kontzertua izango da Espaloian, 19:30ean. Pier Paul Berzaitz, Eñaut Elorrieta, Petti, Arantxa Irazusta, Alex Sardui eta Mikel Urdangarin izango dira Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak