Indarkeria matxistaren kontrako mahai-ingurua eta elkarretaratzea

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 22a

Barikuan egingo dute mahai-ingurua gaztetxean, eta Herriko plazan elkarretaratzea domekan.

Domeka Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta bi ekintza egingo dira Elgetan.

Mahai-ingurua gaztetxean

Gazte asanbladak genero indarkeriaren gainean hausnarketa egiteko mahai-ingurua antolatu du. Herriko gazteen arteko elkargune moduan planteatzen dute, non egoera aztertu eta zer egin daitekeen eztabaidatuko duten. Mahai-ingurua gaztetxean egingo dute gaur, hilak 23, 18:00etan.

Elkarretaratzea, domekan

Udalak, berriz, elkarretaratzea deitu du domekarako. Herriko plazan egingo dute 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak